2015eko
abenduaren 18ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio
Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala,
Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola,
Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
Urri
bigarrenaren 9koa onartuten da.
Zemendiaren
13ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkeztuten deutsaz.
2.- Euskera Sustatzeko Ekintza Plana
(2015-2017) eta 2015eko eta 2016ko Kudeaketa Planen azterketea eta bere kasuan
onarpena.
EHBilduk
galdetuten dau ze enpresak egin dauan plana eta lan horren kostua. Idatzi dan
plana kopia/pega dala argi ikusten dala aurkeztu dan txostenean, paragrafoak ez
doazelako hurrenkeran. Erantzuten jako enpresa Hori Hori izan dala eta kostua
gitxi gorabehera 2000€koa izan dala.
EHBilduk
jakin gura dau plan hori legeak Euskera plan bat egotea eskatuten daualako egin
dan, eta zeintzuk diran aurreko plangintzan egindako ekintzak. Mahai gaineratuten
dau zentzu handirik ez daukala abenduaren 18an onartu gura izana 2015erako
kudeaketa plana. Zentzuzkoagoa ikusten dauala herriko alkarteakaz batera egitea
plan hau. Proposatuten dau batzorde batek ekintzak antolatutea.