2018/03/23

2018ko otsailaren 23ko Ez-Ohiko premiazko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola eta Irati Urien Ortuzar.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Martxoaren 8rako Adierazpenaren azterketa eta, onarpena, horrela badagokio.
Alkateak Eudelek proposatutako adierazpena aurkeztuten dau.
EH Bilduren ustez testuak dinona oso azalekoa eta orokorra da, bardin balioko leukena edozein urtetako martxoaren 8rako. Nahiz eta aurtengo ekintzarik garrantzitsuena izan, deituta dagoan grebaren aipamen zehatzik ez dala egiten be badino EH Bilduk.
Adierazpena onartu egiten da EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz. EH Bildu, emondako arrazoiakaitik, abstenidu egiten da.




2018ko urtarrilaren 19ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena
Urriaren 11ko akta, azaroaren 2koa eta 9koa onartuten dira. Abenduaren 14koari EHBilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2.- 2016ko Kontu Orokorraren behin-betiko onarpena.
Idazkariak prozesua zein izan dan azalduten dau: onarpenari oneretxia emon jakon. EH Bilduk alegazinoak aurkeztu eutsezan. Erantzun egin ziren. Ostera be EHBilduk alegazinoak aurkeztuten dauz. Gaur behinbetiko onarpena emongo jako, edo ez.
EH Bilduk hurrengo alegazinoak aurkezten ditu hasiera baten:

2018/01/10

Abenduaren 14ko ohiko osoko bilera


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola eta Irati Urien Ortuzar.
Arkaitz Estiballes Ormaetxea gai ordeneko 3. puntuen bertaratuten da.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Urriaren 11koa à EH Bilduk zuzenketa egiten deutsoz.
Urriaren 26koa à Onartu egiten da.
Azaroaren 2koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Azaroaren 9koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
2. Lanbreabeko bidean konponketak egiteko Baldintza Tekniko eta Administratiboen onarpena.
Alkatea hasten da esanez kantidadea dala eta plenotik pasau behar dala, dana dala euskeratutea falta dala. EH Bilduk hurrengo galderak egiten ditu:
  • ·   Alkatearen eskumena ze kantidaderaino dan. Idazkariak erantzuten dau aurrekontuaren sarrera ordinarioatan 1-5 kapituloraino horren %10a gaindituten ez bada alkatearen eskumena dala, kasu honetan gitxigaitik dala.
  • ·    Plegu batzuk zergaitik ez diran plenotik pasetan. Idazkariak erantzuten dau obraren inportea sarrera ordinarioen 1-5 kapituloraino %10a gaindituten ez bada, ez dala zertan plenotik pasau behar.
  • ·    Certificado de obra nork egingo dauan. Idazkariak erantzuten dau udal arkitektoak egingo dauala.
  • ·         Publizidadeagaz edo publizidade barik izango dan. Idazkariak erantzuten dau publizidade barik izango dala baina web orrian be ipiniko dala.

EH Bilduk proposatuten dau nahiz eta obraren kantidadeagaitik publizidade barik izatea posible izan, publizidadeagaz izatea. Onartu egiten da.
Aldeko 7 botogaz (EAJk 5, EH Bildu 2), plieguak onartu egiten dira.

2017ko azaroaren 30eko ez ohiko bilera


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Irati Urien Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. EAJ-PNV-k aurkeztutako 2017ko  Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpenaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkatea hasten da esanez gaia premiazkoa dan ala ez botau behar dala. Botau egiten da eta danak baiezkoaren alde egiten dabe.
EH Bilduk bere proposamena botaten dau, euren adierazpena EAJrenari gehitutea hain zuzen be. Idazkariak erantzuten dau gai ordeneko bigarren puntu lez sartuko botauko dala EH Bilduren adierazpena. Jarraian alkateak euren adierazpena azalduten dau. Horretara EH Bilduk auzolana aitatuten dau, EH Bilduk alkarregaz lan egitea beti mahai ganera eroan dauna dala azpimarratuz. Jarraituten dau EH Bilduk esanez EAJk ekarriko adierazpenagaz ados dagoala baina barriro azpimarratuten dau adierazpenak alkarlanean egitea eta adostasunera heltzea hobea litakela. Amaituten dau EH Bilduk esanez prest dagoala EAJren adierazpena onartuteko EH Bildurena gehituta, bestela biak onartuko dituala. Alkateak erantzuten dau adierazpena dagoan moduan proposatzen dabela EAJkoak eta adierazpen batek bakarrik urten behar dauanez eurenaren alde egingo dabela, erakunde batek bi adierazpen onartzeak ez daukala zentzunik, botau egingo dirala.
Holan ba, EAJren adierazpenaren aldeko botoak 6 dira. EH Bilduren adierazpenaren botazinoan ostera, EH Bilduk adierazpenari aldeko 2 boto emoten deutsoz eta EAJk kontrako 4.
                              


2017ko azaroaren 9ko Ohiko Osoko Bilera


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri,  Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Eider Ajuriagerra Arana gai ordeneko 3. puntuan bertaratuten da.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Hasi aurretik Pedro Mari Lejarzak, EH Bilduko zinegotziak dino abenduan operazino bat egingo deutsiela eta bajan dagoan bitartean plenoetan ezin izango dauanez parterik hartu jagokon dietari uko egiten deutsola. Alkateak erantzuten deutso dietak ez dirala kobretan plenoetan parte hartzeagaitik, zinegotzi lanagaitik baino. Halan da be, Lejarzak dino ez dauzala kobrauko, herrirako izten dituala.
Alkateak proposatuten dau gai ordenari beste puntu bat gehitutea: “Plan sanitario de vigilancia y control frene a IBR, BVD, Neosporosis, Paratuberculosis, Tricomonosis y Campilobacteriosis en los Montes Comunales de la CAPV.”.
Danon adostasunagaz, 8aldeko botogaz, onartu egiten da.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Irailaren 8koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Irailaren 14koa à Onartu egiten da.
Irailaren 28koa à Onartu egiten da.
Urriaren 11koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Urriaren 26ko à Onartu egiten da.
Azaroaren 2koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.