Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider
Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte,
Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar,
Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Hasteko, alkateak dino landuko dan gaia premiazkoa dan ala ez
botau behar dala. Halan egiten da eta premiazkoa dala ebazten da, 9 botogaz.
1. Jordi Turull, Carme
Forcadell, Raül Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa kartzelaratzeko agindua
dala eta, EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionalaren azterketa eta
onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez badakiela epez kanpo
dabizela baina euren adierazpena aurkeztuten dabela plenoan bertan, EH Bilduren
adierazpenari ezezkoa emotearen arrazoi lez.
EH Bilduk dinotso EAJren adierazpena ez dala gai ordenean
agertuten, gai ordena EAJk egindakoa dala eta bertan dagozan puntuak dirala
tratau beharrekoak.