2017/01/09

ABENDUAREN 29KO EZ OHIKO PLENOA

Plenoa hasten danean EH Bilduk eskatuten dau gai ordenari gehitutea Mikel Zuloaga eta Begoña Huarteri alkartasune adierazotea eta euren askatasuna eskatutea. Onartuten da.

1.- Zeanuriko Udaleko Kultura eta Kirol arloaren dirulaguntzen berezien azterketea eta onarpena.
Alkateak azalduten dau ohiko dirulaguntzetatik aparte ekintza berezietarako beste laguntza batzuk dauzela. Gorbeia Suzienentzat 5.000€ eta Duatloiarentzat 1.500€.
EH Bilduk aituten dau Gorbeia Suzien ekintza diruz lagundutea, Suzien Mendi Klubari ukatu  jakolako dirulaguntza, mendi arloan bigarren taldea dalako. Ez dau aituten zergaitik Atoaneri, hau da, Joko Alairi, dirulaguntza berezi hau emoten jakon, 16.280€ko laguntzea emonda deukonean. Dirulaguntzak emotean talde honeri iaz baino gehiau emoteko justifikazinoa “ume gehiago ekintza gehiago, futbola eta ATOAN ardura barriak” izan zala. Segiduten dau EH Bilduk esanez aituten dauala dirulaguntza berezi honek suposatuten dauala talde bera birritan lagundutea. Beste taldeek ekintzak egiten dabezanean ez jakela aparteko dirulaguntza berezirik emoten eta duatloiaren kasua ikusita beste taldeetakoak be eskatuten hasi leikezala.

ABENDUAREN 13KO OHIKO PLENOA

1. Aurreko plenoen akten onarpena.
EH Bilduk urriaren 14ko eta azaroaren 17ko aktari zuzenketak eiten deutsoz.

2. Zeanuriko eskolea handitzeko, Arau Ordezkoen aldaketa puntualari hasierako onarpena emotea, halan bajagoko.
Alkateak azalduten dau eskolak legez onartutekotik 325m2 gehiau daukazala edifikauta eta horreri edifikabilidadea emon behar jakola. Horretarako arauak aldatu beharra egon dala eta 550m2 gehiau emon jakozala bihar etzirako. Guztira 1.000m2 gehiau emoten jakozala. Horreetatik 100m2 epe laburrean egingo dirala.
Arauen aldaketeari alegazinoak aurkeztuteko hile beteko epea dagoala.
EH Bilduk azalduten dau aurreikuspenak dinordiela matrikulazinoa gitxituaz joango dala eta galdetuten dau ia beharrezkoa dan eskola handitutea. Aurreko legegintzaldian onartu zala kalderea dagoan lekutik kenduko zala, bertan aszensora ipiniko zala, biomasa erabiliko zala baina ondino holangorik ez dala egin. Jakin gura dau eiteko dan obraren aurrekontua zenbetekoa dan eta diruz lagunduta dauan.  Alkateak erantzuten dau Eusko Jaurlaritzak obraren kostuaren dirulaguntza osoa emongo dauala.

2016/12/08

AZAROAREN 23KO EZ OHIKO PLENOA

1. Azaroaren 25, Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dala eta, adierazpenaren onarpena.
Alkateak aurkeztuten dau gaia esanez EUDELek  eta Mankomunidadeak proposatuten daben testua dala.
EH Bilduk adierazten dau testua Istanbuleko Hitzarmenean oinarrituten dala. Hitzarmen hori sinatu eban lehenengo herrialdea Turkia izan zala. Azken egunotan Turkia hedabide guztietan agertu dala emakumeen kontrako araua indarrean ipini gura izan daualako. Holango kontraesanak onartezinak dirala. Gaineratuten dau testuen ez dala neurri zehatzik aipatuten, adibidez, datorren urteko aurrekontuen bardintasun partida handituteko konpromisorik, Diputazinoari eta Emakunderi gauza bera eskatutea. Bai aipatuten dala mugimendu feminista eta emakume alkarteekaz alkarlana bultzatutea. Baina errealitatea beste bat da. Herriko andra taldeagaz ez dauala informazino trukaketarik udalaren aldetik. Eta salatuten dau azaroaren 25a manifestazinoa deitzen izan daben kartelak desagertu dirala paneletatik.
Alkateak ez dau onartuten testuari aldaketa honeek egitea. Bai onartuten dau testu amaieran zehaztutea manifestazinoa Igorren, 19:00etan dala.
Adierazpena onartuten da EAJ-PNVren botoakaz. EH Bilduk kontra botetan dau.

2. Euskeraren Eguna dala eta adierazpenaren onarpena.
EH Bilduk testua dala eta zehaztapen batzuk egiten dauz. Euskera ez dala bakarrik 3 probintzietako hizkuntza. Euskal herria harago be badoala, Iparralde eta Nafarroako hizkuntza be badala. Errealidade hori ez dala aipatzen.
Adierazpena aho batez onartuten da.


AZAROAREN 17KO OHIKO PLENOA

Plenoko gaiak jorratuten hasi aurretik alkateak dino abuztuaren 2ko plenoa deuseztatuta geldituten dala, beraz, pleno horretako akta ez da onartu behar.

1. Aurreko Plenoen akten onarpena.
- Irailaren 16ko akta onartuten da.
- Urriaren 14koari zuzenketak egiten jakoz.
Alkateak dino logo barriko torreko marrak loditu egin behar dirala.

2. Toki eta Bide Publikoen Publizitateari buruzko Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onarpena.
Alkateak dino alegazinorik ez danez egon ordenantzearen aldaketea onartuteko botazinoa egingo dala.
EH Bilduk dino paneletan  herriko publizidadea eta beste batzuk ipini orduan pilatu egiten dirala eta eskatuten dau panel gehiago ipintea.
Ordenantzearen aldaketak aldeko 4 boto deukoz, EAJrenak eta 4 boto kontra, EH Bildurenak. Alkatearen kalidade botoagaz ordenantzearen aldaketea onartzen da.

2016/11/03

URRIAREN 14KO OHIKO PLENOA

1. Aurreko plenoen akten onarpena.
- Uztailaren 15ekoa onartuten da.
- Irailaren 16koari zuzenketak egiten jakoz.

2. Zeanuriko Udalaren jabetzapeko basoetako belardien ustiaketea arautzen dauan Ordenantzearen aldaketearen hasierako onarpena, halan bajagoko.
Aurreko plenoan azaldu zan moduan aldaketak honeek izango dira:
-Urtero pastuak ordaintzen dabezan ganaduaren zerrendea udalbatzak aztertu eta onartzea, ikusteko ze ganadu mota eta kopuru dagoan.
-Udalak Gorbeiako parkean lurra daben udalakaz konbenio bat egiteko aukerea izatea, bere ekimenez, edo eskari baten ondorioz . Konbenioak epe jakin batzuetarako izango litekez.
-4 atalean ahuntzak pastetako eskubidea daben ganadu legez jartzea.
-1999ko urtarrilean onartutako aldaketea sartzea, lehen aldiz Zeanurin pastatzeko ze ezaugarri izan behar diran batzen dauana.
-Salbuespen legez, Gorbeiako Parke Naturalean lurrik ez daben udalerriekaz be konbenioak egiteko aukerea izatea, beti be ardientzat eta proiektu bat aztertu ondoren.
-Tasak: barriak onartu beharko litekez.

EH Bilduk dino argi gelditu behar dala Ordenantzearen 14. atalean (Jarraipen Batzordea) Udala be Batzordeko kide dala. Ontzat emoten da.
Danon adostasunagaz ordenantzearen aldaketak onartuten dira.