Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala
Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi
Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza
Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Hasi aurretik idazkariak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino.
Ekainaren 8ko plenoan onartu zan aurrekontuen lehenengo modifikazioa aldatu
egin behar dala ondo egon daiten. Kreditu bi egon zirela dino idazkariak:
kredituak eranstea (alkatearen eskumena dana) eta kreditu gehigarriak
(udabaltzaren eskumena dana). `Kredituak
eranstea’ ekainaren 30a baino lehenago publikau behar zala, eta uztailaren 7an
egin zanez, akats hori zuzenduteko ‘kreditu gehigarri’ moduan aurkeztuko direla
azalduten dau idazkariak, barriro be udalbatzan onartuteko; bideen mantenimendua
eta hobekuntzak frontoian segurtasuna ‘kredituak eranstea’ izatetik ‘kreditu
gehigarri’ izatera. EH Bilduk gaia mahai
ganean izteko eskatuten dau, erabakia hartzeko aztertuteko denporea behar
dabela esanez. Halan geldituten da.