2017/10/10

Ez Ohiko premiazko osoko bilera, 2017ko irailaren 28a


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Alkatea hasten da esanez, lehenengo botau egin behar dala premiazkoa dan edo ez. Danon adostasunagaz, baiezko 9 botogaz, premiazkoa dala onartuten da. Alkateak jarraituten dau azalduz, eurek aurkeztu daben mozinoa bere egunean Parlamentuan EH Bildu, Podemos eta EAJk adostu ebena dala. Jarraituten dau alkateak adieraziz eurek aurkeztutako mozinoa onartuko dabela, eta EH Bilduk aurkeztutakoari ezezkoa emongo deutsiela.

Ez ohiko premiazko osoko bilera 2017-09-14

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- 2017ko aurrekontuaren 2. Modifikazioaren azterketa eta onarpena, hala badagokio.
Alkateak berbea emoten deutso idazkariari. Honek azalduten dau ekainaren 8ko plenoan onartu zan aurrekontuen lehenengo modifikazinoa aldatu behar dala onartu zan ‘kredituak eranstea’ ekainaren 30a baino lehenago boletinean publikau behar zalako, baina uztailaren 7an egin zala. Orain, bigarren modifikazino honetan, bideen mantenimendua eta hobekuntzak frontoian segurtasuna ‘kredituak eranste’ izatetik ‘kreditu gehigarriak’ izatera aldatuko dala.

2017ko irailaren 8ko Ohiko Osoko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Hasi aurretik idazkariak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino. Ekainaren 8ko plenoan onartu zan aurrekontuen lehenengo modifikazioa aldatu egin behar dala ondo egon daiten. Kreditu bi egon zirela dino idazkariak: kredituak eranstea (alkatearen eskumena dana) eta kreditu gehigarriak (udabaltzaren eskumena dana).  `Kredituak eranstea’ ekainaren 30a baino lehenago publikau behar zala, eta uztailaren 7an egin zanez, akats hori zuzenduteko ‘kreditu gehigarri’ moduan aurkeztuko direla azalduten dau idazkariak, barriro be udalbatzan onartuteko; bideen mantenimendua eta hobekuntzak frontoian segurtasuna ‘kredituak eranstea’ izatetik ‘kreditu gehigarri’ izatera.  EH Bilduk gaia mahai ganean izteko eskatuten dau, erabakia hartzeko aztertuteko denporea behar dabela esanez. Halan geldituten da.

2017/08/30

2017ko uztailaren 24ko Ohiko Plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Aurreko akten onarpena.
- Onartuten diranak: Maiatzaren 18koa.
                - Onartuten ez diranak:
* Apirilaren 25ekoa à EH Bilduk errepasetea eskatzen dau.
* Maiatzaren 18koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2. Bake Epailearen ordezkoaren izendapena.
Alkateak diño Bake Epailea aukeratuteko erabili ziren kriterioen arabera Lemoakoa izingo dala ordezkoa.
EH Bilduk galdetuten dau ia legeak halan egitea ixten dauen. Baietz erantzuten jako.
Danon adostasunegaz onartuten da.

2017/07/04

2017ko ekainaren 9ko Ohiko Osoko Bilerea

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Pedro Lejarza Ibarrondo, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Aurreko akten onarpena.
- Onartuten diranak: Abenduaren 29koa, martxoaren 10ekoa, apirilaren 6koa
                - Onartuten ez diranak:
* Apirilaren 25ekoa à EH Bilduk audioa eskatzen dau.
* Maiatzaren 18koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
                 
2. Gorbeiako II. BNAP-ari aurkeztutako alegazioen onarpena.
Alkateak dino eurek Gorbeia Parke Natural izendatu zanetik hona ondo jagonda dagoala administrazino, ganaderu edo jabeari esker. II. BNAP-ak (Baliabide Naturalen Antolamendu Planak) murrizketa eta restrikzinoak baino ez dauzela ekarten: Udala albo batera geldituten dala dana dalako “el organo gestor”; propietario zein ganaderuentzat ez dakarrela onurarik restrikzinoakaitik; eta, Zeanuriko eta parkeko herritarrak onurak eduki beharko leukiezala baina inori baino gehiau eureri egiten jakiela kalte. Holan ba, ez dagozala alde dino alkateak, eta osoko zuzenketa aurkeztuten deutsiela plan honeri.