Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider
Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte,
Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta
Arkaitz Estiballes Ormetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1. Aurreko bileraren aktaren
onarpena.
Maiatzaren 18koa à Onartu egiten da.
Uztailaren 24koa à Onartu egiten da.
Irailaren 8koa à Alkateak eta EH Bilduk zuzenketak egiten
deutsoz.
2. 2017ko Aurrekontuaren 2. modifikazioari
egindako alegazioen azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Idazkariak azalduten dau zalantzan dagoan kuestino teknikoari (diru sarrera
finalista dan edo ez) urteerea emoteko remanentetik hartuko dala, eta efizientzia
energetikorako etorri zan diru laguntza hori diru sarrera barri legez geldituko
dala. EH Bilduk argitu gura dau alegazinoan aitatu dauan legea ez dala
okerrekoa, 38/2003 legea dirulaguntzari buruzkoa dala, abenduaren 2ko 10/2003
Foru Araua kontabilitateari dagokiona dala; izan be, idazkariak egindako
alegazinoaren erantzun txostenean EH Bilduk aitatuten dauan lege hori okerrekoa
ei dala adierazoten da.
Danon adostasunagaz, 8 botogaz, modifikazinoa onartu egiten da.