2016/02/03

URTARRILAREN 21EKO OHIKO PLENOA

2016ko urtarrilaren 21ean Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

1.Aurreko plenoen akten onarpena.
Azaroaren 13koa onartuten da.
Abenduaren 18koari zuzenketa batzuk egiten deutsoz EH Bilduk.

2.Soloeta-Makasti bidearen deslindearen errekurtsoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
Aurreko legegintzaldiko udalak deslindea egitea ago batez ebatzi eban. Ebatzi hori Inforlurrek egindako txostenetan oinarrituta hartu zan. Halanda be, legegintzaldi honetako gobernu taldeak Inforlurreri barriro be beste txosten bat egiteko eskatuten deutso;  euren esanetan Inforlurrek errakuntza bat egin ebalako. EH Bilduk galdetuten dau orduan ia aurreko txostenetan bidearen okerreko azterketea egiten bada, zergaitik eskatuten jakon barriro enpresa bardinari txosten barri bat egitea jaube batzuk aurkeztu daben errekurtsoari erantzun bat emoteko. Txosten barri horreri bidearen zati konkretu bat aztertutea baino ez jako eskatuten, bidearen ejea marketako edo zehaztuteko. EH Bilduk gaia mahai gainean izteko eskatuten dau, informazino falta salatuz eta emon jakon informazino apurra aztertuteko gitxieneko denporea ez dalako errespetau esanaz. Onartu egiten da.
Gaia mahai gainean geldituten da.

2016/01/04

ABENDUAREN 18KO OHIKO PLENOA

2015eko abenduaren 18ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
Urri bigarrenaren 9koa onartuten da.
Zemendiaren 13ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkeztuten deutsaz.
2.- Euskera Sustatzeko Ekintza Plana (2015-2017) eta 2015eko eta 2016ko Kudeaketa Planen azterketea eta bere kasuan onarpena.
EHBilduk galdetuten dau ze enpresak egin dauan plana eta lan horren kostua. Idatzi dan plana kopia/pega dala argi ikusten dala aurkeztu dan txostenean, paragrafoak ez doazelako hurrenkeran. Erantzuten jako enpresa Hori Hori izan dala eta kostua gitxi gorabehera 2000€koa izan dala.
EHBilduk jakin gura dau plan hori legeak Euskera plan bat egotea eskatuten daualako egin dan, eta zeintzuk diran aurreko plangintzan egindako ekintzak. Mahai gaineratuten dau zentzu handirik ez daukala abenduaren 18an onartu gura izana 2015erako kudeaketa plana. Zentzuzkoagoa ikusten dauala herriko alkarteakaz batera egitea plan hau. Proposatuten dau batzorde batek ekintzak antolatutea.

2015/12/01

2015eko AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK

Urtero lez aurrekontu parte-hartzaileak antolatu doguz EH Bildu Zeanurikook. Herriko diruan barri emon jakei hurreratu diran herritarrari eta alkar entzunez, galdera zein eretxiak bildu doguz. Hementxe auzo-batzar bakotxean esan diranak:

URIBE ETA OTZERINMENDI (Uribeko txokoan, 2015eko azaroaren 17an)

·         Uribeko kaminoak eta bide baztarrak penagarri dagozala dinoe. Auzotar batek gaineratuten dau herri honetan "lehenengo plazatarrak eta gero goikoak" dagozala, klase bi. Eta bideak patxadaztutea lehenengo gauzea dala.
·         Udalak alokairuan eukan lonjea ia ondino be alokatuten dan galdetuten da. Ezetz jakinarazoten da, dagoaneko udalak berarena dan lokala erabilten dauala.
·         Zuleibardik hasi eta behintzat Axperaino oinez etorri behar dauanak ilunetan ibili behar izaten dauala dinoe, eta ostera Zuleibardik Areatzarako bidean hainbeste farola dagozala.
·         Beste gauza asko falta dirala baina buzoian aldetik konpleto dagozala dinoe Uribekoak. Otzerinmendiko auzotar batek ostera, auzoan ez dagoala buzoirik dino, Angoiti eta Egileorren bakarrik bestela norberak bere etxekoa baino ez daukala.
·         Aguazilak erabilten dauan ibilgailua beharrerako bakarrik ibili beharko litzatekeela dinoe, ez erabilera personalerako, hortik be dirua aurreztuko litzatekeela eta.
·         Arkitektoan kontua lapurreta bat dala dinoe danak. Urteak aurrera doazela dino auzotar batek eta ondino ez dauala ez ulertu ez sinistuten.

2015/11/29

ZEMENDIAREN 13KO OHIKO PLENOA

2015eko zemendiaren 13ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Aktearen onarpena.
Urri lehenengoaren 11koa onartu egiten da.
Urri bigarrenaren 9ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkeztuten deutsoz.

Tasen eta Zergen Ordenantza Fiskalen eguneratutea 2016rako.
Alkateak proposatuten dau 2016ko urteko tasa eta zergai %0,2 apliketea. Aitatuten dau IPCa, gutxi gorabehera, %0’2koa izango dala.
EHBilduk mahai gaineratuten dau pleno informatiboan alkateak esan ebala igoerarako erkidegoko IPCa hartuko dala kontuan, baina aurreikusten dala IPCa negatiboa izango dala; halan da be, jakin gura dau IPCa aplikatuko dan. Alkateak erantzuten dau negatiboa bada IPCa ez dala kontuan hartuko, igoera %0,2ko izango dala. EHBilduk proposatuten dau tasak eta zergak kobratzean igoerak (edo bere kasuan jaitsierak) egin beharko zirala herritarren diru sarrerak konuan hartuta, eta ez danori bardin. Obrak zer pagetan dabe? Undurragako by-passak adibidez. Alkateak dino hori oso justoa izango zala baina oso konplikaua. EHBilduk jakin gure dau orain arteko bonifikazinoak (famili ugariak, langabezian egotea…) manteniduko diran. Alkateak baietz erantzuten dau.

Diru-gordelariaren izendapenaren errebokazinoa.
Idazkariaren esanetan 10/2015 Errege Dekretua dala eta, diru-gordelaria funtzionarioa izan behar dala. Hori dala eta Felipe Agirrezabalaren izendapena erreboketan da eta Ana Mari Bengoetxea, idazkaria, izendatuten da diru-gordelari.

2015/10/22

URRIAREN 9KO OHIKO PLENOA

2015eko urriaren 9ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak: 
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea. 
Batzarrari hasikerea emon aurretik alkateak gai ordenean beste gai bat gehitutea  eskatzen dau, landa-guneen garapenerako urgentziazko laguntzak eskatzeko epea urriaren 14an amaituten dala eta. Aho batez onartuten da. 

Aktaren onarpena. 
Ekainaren 29, uztailaren 10 eta abuztuaren 13koak onartu egiten dira. 
Irailaren 11ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkezten deutsaz. 

2014ko Kontu Orokorraren onarpena.  
Alkateak dino EHBilduk Kontu Orokorrari aurkeztutako alegazinoak Kontu Batzorde Berezian aztertu ziranez onartzea edo ez falta dala. 
2014ko Kontu Orokorra onartzen da EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz, EHBilduk kontrako botoa emoten dau.