2018/12/26

2018ko abenduaren 20ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutzu Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.

Onartuten ez direnak: urriaren16koa eta azaroaren 27koa.

Urriaren 25ekoa agindu barik dagoenez ezin izan jako errepasorik egin, horregaitik, hurrengorako geldituten da.



2. Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisinoaren azterketa.

Alkareak hitzarmena azalduten dau. EH Bilduk galdera puntual batzuk egiten ditu: 

2018ko azaroaren 27ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuloaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


Plenoaren gai ordenagaz hasi orduko alkateak dino urgentziazko bi puntu dagozala, eta ia danak konforme dagozan gai horreek tratetako. Danak konforme agertuten dira.



1. Aurreko bilera agirien onarpena.

Onartuten diran aktak: Abuztuaren 17koa eta urriaren 4koa.
Onartuten ez diran aktak: Urriaren 16koa eta urriaren 25ekoa. Urriaren 16koari zuzenketak egiten deutseez EH Bilduk eta EAJk; urriaren 25ekoari, EH Bilduk egiten deutsoz zuzenketak.



2. Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisiñoaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
EH Bilduk hitzarmeneko hainbat puntu aipatuten ditu, eguneratu beharrekoak. Hori dala eta, alkateak gaia mahaiganean iztea ebazten dau. 

2018ko urriaren 25eko ez ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1.- 2018ko Aurrekontuaren 8. kreditu aldaketaren azterketa eta onarpena,halan badagokio.

Alkateak modifikazinoa azalduten dau. Lehengo egunetik aldaketa bat dauela Ur sare obrak eiteko lehengoan 34.000€ eta piku zana, oraingoan kantidade hori sarrerea dala eta gastua 79.000€ eta piku dala. Idazkariek dino transferentzietan akatsa zuzendu barik dauela, kontsultorioko desfibriladora -1.250€ dala, kentzen dan kantidadea, gehitzen dala. 

2018ko urriaren 16ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.

Onartuten ez diranak: Abuztuaren 17koa, eta urriaren 4koa.



2. Plazea 9ko udal jabetzako etxebizitza adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitza legez Arratiako Udalen Mankomunitateari 10 urterako zesioaren azterketaren onarpena, halan badagokio.

Idazkariak azalduten dau proposatuten dana Mankomunidadeari 10 urteko zesioa egitea dala. Alkateak zehaztu gura dau, beti be tutoretzapeko adinekoentzako erabiliko dala, ezin izango dala beste gauza batzuetarako erabili. 

2018ko urriaren 4ko ez ohiko larrizko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Plazearen estaltze proiektuaren lanen adjudikazioaren onarpena.

Alkatea hasten da esanez proiektu honen lizitazinoan enpresa bat bakarrik aurkeztu dala, Ekin Eraiketak. Enpresa honek eskeini dauan prezioa 175.917,00€ + BEZ dala dino alkateak. Jarraituten dau alkateak esanez, Kontratazino Mahaiak gaia aztertu ostean onartu egin dauala.