Bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza
Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria
Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz
Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria:
Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1.
Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten
diranak: 2018ko abenduaren 20koa.
Onartuten
ez diranak: 2019ko otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko ez-ohikoa
eta martxoren 7koa.
2.-
Udaleko aguazilari 1449/2018 Errege Dekretua aplikatzeko “jubilatzeko
adiña gitxitzeko” kotizazio taldearen aldatzearen onarpena, halan
badagokio.
Alkateak
hartzen dau berbea esanez udaltzaingoei jubilatzeko edadea gitxitzeko
aukera eman jakiela 1449/2018 Erregu Dekretuaren bitartez. Eta
alguazilak udaltzaingoaren funtzioak egiten dabezenez, Gizarte
Segurantzari eskatuko jakola kotizazio taldea aldatzeko. Aurreko
plenoan gaia mahai gainean gelditu zala txosten teknikoa eskatu
zalako gai honen inguruen. Idazkariak egin dauela txosten hori eta
bertan esaten dala bidezko ikusten dala Gizarte Segurantzari
eskatutea Zeanuriko udal alguazilari jubilatzeko adina gitxitzeko
eskaerea luzatutea.
EH
Bilduk azalduten dau beste herri bateko idazkariek egineko txostenean
guztiz kontrakoa esaten dala. Lege batzuk aipatuten dauz, martxoaren
13ko 2/1986 lege organikoa edo uztailaren 17ko Euskal Herriko
Poliziari buruzko 4/1992 legea.
Zeinetan
esaten dan aguazilak zenbait kasutan udaltzainen zeregin batzuetaz
arduratu daitzekeela ahalbidetu arren, ezin dala ondorioztatu
udaltzainak direnik eta bere izaerako funtzinarioentzat onartutako
onuretaz baliatu ahal direnik. Hori kontuan harturik, eta gaie
argituteko helburuegaz, EH Bilduk eskatuten dau Diputazioari
eskatutea txosten juridikoa egin dagiela. Bitartean gaie mahai
gainean gelditutea eskatuten dau.
Dana
dala, EH Bilduk gaineratuten dau aguazilek egineko eskaeraren
kopiarik ez jakiela emon. Idazkariek azaltzen dau aguazilek eskaera
idatzirik ez dauela egin. EH Bilduk dinotso beste langileren batek
aldaketaren bat gure izan dauenean, idatziz eskatu dauela, eta kasu
honetan be bardin egin beharko zala.
Alkateak
botazinora daroa gaie eta EAJren aldeko 5 botakaz onartu egiten da.
EH Bildu abstenidu egiten da.
3.-
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko estatutoak aldatzeko proposamenaren
onarpena, horrela badagokio.
Alkateak
azalduten dau Partzuergoaren estatutoaren aldaketa udal guztietatik
pasau behar dala. Debatea han bertan egin zala eta gaurkoa aldaketa
onartutea edo ez dala.
EH
Bilduk dino Zeanuri ez dala beste herrien modukoa, bertan dauelako
Bilbo eta ingure guztie hornituten dauen presea baie herriek
hobaririk ez deukola. Herritar askok saneamendue ordaintzen dauriela
infraestruktura hori oindino eukin ez arren eta momentuz eukiko bez.
Gaineratuten dau Partzuergoak “Bono sozialik” be ez dauela
kontuen hartzean nahiz eta ura behar beharrezkoa izan. Amaitzeko
dino monopolioarik ezin dauela sustatu. Eta gaur egun Partzuergoa
hori dala.